lunes, 15 de octubre de 2007

Proiekturako materiala

-Motore erreduktorea:1.5V-ko motorea, 14.4:1

-Motore arrunta:guk ipini diogu erredukzio sistema.

-Etengailua:zirkuitua aktibatzeko edo desaktibatzeko etengailua.

-2posizioetako konmutadorea: proiektua bi norabideetara mugi ahal izateko.

-Mikrorruptorea:2unitate. karroaren bi aldeetan ipini ditugu, hau geldiarazteko aldeetara iristean.

-Kablea:1.5m.

-Gabilak: proiektua eusteko, 15 unitate.

-Azkoinak: 4 unitate, ardatzetako batean gurpilak finkatzerko.

-Arandelak: azkoineikin batera, 4 anitate, gurpilak finkatzeko.

-Polea: plastikozko polea txiki bat, diametroa=15mm.

-Engranajeak: karroaren gurpilak egiteko, 4 unitate.

-Gurpilak:4 gurpil, hortzdunak,karroa habeen gainean ibiltzeko.

-Ardatzak:4 ardatz metaliko. 2 gurpilak kokatzeko, eta beste bi erredukzio sistema montatzeko.

-Eskuairak: 4, plastikozkoak, proiektuaren zutabeak eusteko. Beste bi metaloko, atzeko gurpileko ardatza kokatzeko.

-Egurrezko profilak:4 zutabeak egiteko, 15cm-koak. 2 habeak egiteko, 35cm-koak.

-Okumena:9.5 luzeran eta 2 cm zabalerako 2 zati, zutabeak lotzeko. Beste 4 lauki txiko, atzeko gurpilen altura handitzeko.

-Aglomeratua:30 zabalera eta 40 cm luzerako zatia, oinarria bezala erabili dugu.

-Kontratxapatua: 12x6 cm-ko pieza, hor kokatu ditugu bi motoreak.

sábado, 13 de octubre de 2007

ELEKTROIMANA



ELEKTROIMANA

Elektroimana da, korronte elektrikoaren bitartez, kampo magnetikoa sortzen duen iman mota bat.
William Sturgeonek sortu zuen 1825. urtean. Asmatu zuen lehen elektroimana ferra itxurako burdin zati bat izan zen, bobina batekin inguratuta. Sturgeonek bere potentzian erakutsi zuen 4kg-ko burdin zati bat altxatuz, 200g besterik ez zituen kablez inguratutako burdin zati batekin, elektroiman batekin. Sturgeonek elektroimanaren potentzia erregulatu zezakeen, eta hau aurrerapen garrantzitsua izan zen tresna ugarien garapenerako eta baita telekomunikazioentzako.

Elektroimana deitzen diogu, burdinezko nukleo bat, material ez-isolatzaile bateko hari bat enrollatuta duen dispositibo bati; materia ez-isolatzaile hori, halaber, material isolatzaile batekin egoten da inguratuta, barniza adibidez.
Tresna honek kanpo magnetiko bat sortzen du korronte elektrikoa bobinatik igarotzen den bitartean, eta eremu magnetikoa hori desagertu egiten da korrontea etetean.
Elektroimanak forma desberdinetakoak eraikitzen dira, bere erabilera kontuan izanda. Askotan, ferra formakoak izaten dira, bere potentzia handitzen dela forma horrekin, bi poloen arteko tartea txikiagotuz. Elektroimanaren nukleoa burdinezkoa izan beharrean altzairukoa jartzean, korronte elektrikoa etetean iman arrunt baten lana egiten jarraituko du elektroimana.
Elekroimanen zereginen artean tinbreak, telegrafoak, edota kontadore elektrikoak daude.
Bobinako kableak sortzen duen eremu magnetikoa “eskuineko eskuaren erregela” kontuan hartuta orientatzen da.

“Ipar polo” edo “polo norte” izena hartzen du, kanpo magnetikoaren indarra ateratzen den aldeari.

ELEKTRIOMANAK ETA IMAN PERMANENTEAK

Elektroimanak iman permanenteen gain duten abantaila nagusiena da, bere kanpo magnetikoa oso erraz manipula daitekeela korronte elektrikoa erregulatuz. Ordea, korronte elektriko jarrai bat behar da eremu magnetikoa mantentzeko.
Kanpo magnetiko aldakorra ez denean beharrezkoa, iman permanenteak hobeagoak dira. Normalean, iman permanenteak, tamaina berdineko elektroiman bateko sortzen duen kanpo magnetikoa baina handiagoa sor dezake, hau da, tamaina kontuan izanik, iman permanenteak potentzia handiagoa dute.
Elektroimanak etengailu askoren oinarrizko osagaiak dira. Adibidez, kotxeetako freno edo embrageetan; tranbietan oro har railak dira elektroiman berberak. Potentzia handiko elektroimanak erabiltzen dira baita gruetan, pisu handiko pieza metalikoak jaso ahal izateko; eta baita txatarrerietan eta birziklapen zentroetan ere, metalak separatu ahal izateko magnetikoki.